Moodle-ren 2.0 bertsioa aurten askatuko da. Asko dira bertsio berriak ekarriko dituen berrikuntzak. Honako hauek, besteka beste:
- Biltegi edo errepositorio-sistema
- Portfolioak
- Baldintzatutako jarduerak
- Derrigor osatu beharreko ikas-ibilbideak
- TinyMCE testu-editorea txertuko du
- Blog-plataformaren hobekuntza
- (...)
Horrela, Moodle-ren 2.0an 3.000 bat kode-lerro gehituko dira hizkuntza-paketean. Dagoeneko, lan horren lehenbiziko emaitzak jarri ditugu denon esku hizkuntza-paketeak jaisteko gune ofizialean eta espero dugu aldian-aldian ekarpen gehiago egitea. Hartara, euskarazko itzulpena bertsio berria askatzen denerako prest eduki nahi dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario