Gaurtik aurrera ikastaro hau denon esku izango da, ikasi eta irakasteko esperientzia hau partekatu eta baten batek egokia iritziz gero, berrerabil dezan.
Ikastaroaren planteamendua Moodle plataforma kudeatzen ikastaroan erabilitakoaren ildo berekoa da.
Ikastaroaren helburua bikoitza da:
- Moodle-k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak ezagutzea
- Ikastaroa egiten dutenei Moodle modu autonomoan erabiltzen ikasi ahal izateko baliabideak eskaintzea
- Nork bere kasa, ikasle gisa. Ikastaroaren gida erabilita, edonork egin dezake ikastaroa.
- Irakasle gisa talde bati eskaintzea. Irakaslearen gisa erabilita, Moodle-ren ezagutza zabalagoa duen edonork eskain diezaioke talde bati ikastaroa.
Zorionak eta eskerrik asko! Oso itxura ona du, benetan! Espero dut zuek bezala, beste batzuek ere bide bera egitea
ResponderEliminarKaixo:
ResponderEliminarSaiatu naiz ikastaroa deskargatzen, baina zip fitxategia deskargatu ondorne ez dut .exe exekutagarririk topatu. Nola instalatu daiteke ikastaroa?
eskerrik asko
Aupa,
ResponderEliminarIkastaroa berreskuratzeko, Moodle plataforma bateko ikastaro batetik abiatu behar duzu. Bertan zaudela, "IEzarpenak" blokeko "Berreskuratu" aukerari sakatu behar diozu eta zabalduko zaizun formularioaren bidez fitxategia igo eta gero jarraitu azalduko zaizkizun pausuei.
Kontuan hartu ikastaroa derrigor berreskuratu behar da Moodle instalazio batean.