2013-01-22

On-line formaziorako plataformen erabileraren azterketa

Irakurri berri dugu Edutec aldizkarian Análisis DAFO de la utilidad de las plataformas de formación online para el entrenamiento en competencias de estudiantes universitarios artikulua. Bertan Raimundo Castaño, Cristina Jenaro eta Noelia Flores-ek Salamancako Universidad Pontificia-n ikasten ari diren 64 lagunen galdetegiak aztertzen dira IKT-en bidezko irakaskuntzaren abantailak, desabantailak, zailtasunak eta aukerak ezagutu nahian.

Lanean ez dira agertzen ikasle horiek IKT-en bidez jasotako formazioaren ezaugarriak eta, beraz, zaila da azterketaren emaitzak beren kontestuan kokatzea. Hala ere, emaitzak deigarriak dira eta lanaren egileek eztabaidarako planteatzen dituzten puntuak, berriz, oso esanguratsuak.

Sorta bati ekin nahi diogu aipatutako artikuluaren inguruan egingo ditugun ekarpen hauekin. Lehen atala izango da hau eta ondoren etorriko dira beste hainbat. Horietan arazoa erakusten saiatuko gara eta baita atal bakoitzari balizko erantzuna ematen bai.

Lanaren emaitzak hiru kategoriatan banatu dira azterketarako: informazioa, ikaskuntza eta elkarreragina eta horietako bakoitzean aztertu dira abantailak, desabantailak, zailtasunak eta aukerak.

Desabantailen atalari dagokionez, emandako erantzunetan argi ikusten da ikasleek elkarreragin birtualerako muga handiak ikusten dituztela eta harrigarria da El profesor no te conoce erantzuna. Birtualitatean (on line ereduetan) sortzen den elkarreragina oso gai korapilatsua da eta aztertzeko era sinpleenetako bat eremu presentzialetan sortzen denarekin alderatzea da.

Ikaskuntza esanguratsuari dagokionez, adierazgarria da oso ikasleek azalpenak ematen dituen figura bat eskatzea eta formazio presentziala osoagotzat hartzea. Baita ikasle eta irakasleen arteko harreman eza ere, gainontzeko ikasleen iritzietatik ikasteko aukera erreibindikatuz. Taldekako lanik ez izatea ere desabaintailetan txertatzen dute eta irakaslearekiko harreman zuzena galtzea ere bai.

Inforrmazioaren trataeraren atalean koherentzia-falta somatzen dute ikasleek gaiak interneten ipintzean.

Zailtasunen artean, berriz, elkarreraginerako bitartekoak aipatzen dira eta hemen ere irakasleekiko harreman zuzena agertzen da zailtasun gisa.

Ondorengo puntuok ekartzen ditu lanak aurrerantzean landu beharreko aztergai gisa.
  • Eztabaidarako atalean, autoreek goraipatu egiten dute on-line formazioan irakasleak izan behar duela prozesuaren kontrola, eta formazioak hurbila, parte hartzailea eta inplikatiboa izan behar duela. 
  • Norberaren ikaskuntza-prozesua kudeatzeko gaitasunak izatea ezinbestekotzat jotzen da lan honetan.
  • On-line formatuan eskaintzen den informazioaren kalitatea ere zalantzan jartzen du, bai irakasleen gaitasun eskasagatik, bai irakaskuntza eta teknologiaren dikotomian azken honen alde egiteagatik.
  • Blended learning-aren erreibindikazioa egiten da argi eta garbi harreman zuzenetarako zailtasuna gainditzeko bide gisa.

CASTAÑO, R.; JENARO, C. &  FLORES, N. (2012). Análisis DAFO de la utilidad de las
plataformas de formación online para el entrenamiento en competencias de estudiantes
universitarios.EDUTEC, Revista Electrónica de Tecnología Educativa, 42. 13/01/11-n jasoa hemen:
http://edutec.rediris.es/Revelec2/Revelec42/analisis_DAFO_utilidad_plataformas_formacio
n_online_competencias.html


1 comentario:

  1. Ez dut oraindik artikulua irakurri, zure laburpena baino ez. Hala ere, funtsezko puntua azpimarratzen duzu, zer nolako ikasketak egin dituzten alegia.

    Halaber, on-line kontua sartzen denean, edota oro har "urrutiko" osagaia dagoen ikas-irakas prozesuetan (a distancia)partaideen kulturari (uste, asmo, pentsamolde eta abarri) erreperatu behar zaio, baita elkarreraginari ere.

    ResponderEliminar