2011-02-01

Moodle 2.0-ren osaketa funtzioa

Osaketa (completion) izeneko funtzionalitatea Moodle 2.0 bertsioak ekarri duen berrikuntza nagusietako bat da, Moodle-ren bitartez sor daitezkeen ikasgela birtualak indartzera etorri dena.

Osaketa funtzioari esker bukatutzat eman daiteke era ofizialean ikastaro bat, bai eskuz bai automatikoki, aldez aurretik zehaztutako irizpide batzuen arabera.

Moodle 2.0ren osaketa-sistemak bi atal nagusi ditu:

  • Jarduera-osaketa : aukera ematen dio irakasleari ikasleak jarduera bat noiz osatu duen erabakitzeko, horretarako hainbat baldintza zehaztuta.
  • Ikastaro-osaketa : aukera ematen dio irakasleari ikasleak ikastaro bat noiz osatu duen erabakitzeko eta horretarako zein baldintza bete behar duen zehazteko
Gainera, funtzio hau beste ikastaro batean erabil daiteke bigarrenaren osaketarako  irizpide bezala. Adibidez, bi ikastaro baditugu eta bigarrena egiteko lehenengoa osatu beharra baldin badago, ikasleak ezin izango du bigarren ikastaroa osatu lehengoa osatu ez badu.

Ikastaroaren ezarpenen arabera eta, jakina, ikastaroaren diseinuaren arabera, ikasleak berak edo irakasleak eman dezake ikastaro bat osatutzat.

Ikaslearen kasuan Ikastaro-osaketaren egoera blokean osatu ikastaroa estekari sakatu beharko dio. Ikastaroa osatu duela berresteko eskatuko zaio orduan eta ikastaroaren egoera aldatu egingo da osatuta egotera.

Irakasleak ere marka dezake ikastaro bat osatutzat. Ikastaro-osaketaren egoera blokean sartu eta ikastaroa osatu dutela irizten dion ikasleen izenak markatuko ditu horretarako. Hurrengo eguneraketaren ondoren ikastaroa osatuta agertuko da.

Bada beste aukera bat osaketarako, ordea: osaketa automatikoa. Horren arabera, ikastaro bat osatuta automatikoki markatuko da zehaztutako irizpide batzuk betetzen badira.  Hona hemen banan-banan zeintzuk izan daitezkeen irizpideak:
  • Osatutako jarduerak: zerrenda batetik aukeratu beharko dira ikastaroa osatutzat emateko osatu behar diren jarduerak. Horiek osatutakoan, automatikoki osatutzat emango da ikastaroa.
  • Data: data jakin bat igarota ikastaroa osatutzat emango da.
  • Matrikulatu ondorengo iraupena: matrikulatu eta hainbat egun igarota ikastaroa osatutzat emango da.
  • Kalifikazioa: ikastaroa osatutzat emango da ikasleak kalifikazio jakin bat lortzen badu.
  • Desmatrikulazioa: ikastaroa osatutzat emango da ikaslea desmatrikulatzean.
 Ikastaroak ez ezik jarduerak ere marka daitezke osatuta automatikoki. Funtsean irakasleari galdetzen zaio jarduera osatutzat hartzeko zer behar den. Jardueraren  ezarpenetan zehazten dira baldintza horiek. Hortik aurrera ezaugarri hau erabili ahal da beste edozein jardueraren Mugatu eskuragarritasuna atalean. Horrela eginda, ikasleak ezin izango du jarduera berria eskuratu, aldez aurretik ezarri dugun baldintza betetzen ez bada.

Aukeratu egin daiteke zein izango den osatutzat hartzeko baldintza. Jardueraren araberako baldintzak ezar daitezke: nahikoa izan daiteke baliabide bat ikustea, galdetegietan kalifikazio jakin bat lortzea, foroen kasuan hainbat mezu bidali izana...

Informazio gehiago (Moodle Doc-ak):

2 comentarios:

  1. Interesgarria oso. Eta mila esker azalpenaren argitasunagatik.

    ResponderEliminar
  2. Oso interesgarria. Eskerrik asko eta animoak!!

    ResponderEliminar