Direla egun batzuk, beste dokumentu baten bila ari
nintzela, aspaldi egindako material hauek topatu nituen. Antza denez, 2000-2001
ikasturtean egindakoak dira eta gezurra badirudi ere, zeharo ahaztuta eduki
ditut azken urte hauetan.
Ondo gogoratzen ez banaiz ere, garai hartan Batxilerrerako
ikasleei begirako ikas-materialak sortzeko proiektu batean parte hartzeko
gonbitea jaso nuen. Proiektu hartan irakurmena eta idazmena lantzeko zenbait
ariketa-sekuentzia diseinatzea egokitu zitzaidan. Urtebete lehenago-edo, Irakurriz ikasi liburua argitaratu nuen eta ildo metodologiko bereko materialak idazteko eskatu
zidaten proiektu berrirako.
Testuen aukeraketa egitean, kontuan hartu
beharreko testuingurua komunikabideak izan ziren, horietan hizkuntzaren
zer-nolako erabilera gertatzen den aztertu ahal izateko. Testu guztiak, seigarren
unitatekoa izan ezik, idatziak dira eta garai hartako Euskaldunon Egunkarian argitara emandakoak.
Kontua da proiektu hori bertan behera geratu zela
eta neu zeharo ahaztu nintzela egindako lanaz. Orain, berriz, topatu dudanean,
pentsatu dut inori gertatu ahal zaiola erabilgarri. Esan bezala, ez dut ezer
ere ukitu, zeuden-zeudenean daude hemen, errore ortografiko bakar batzuk salbu.
Irakurmena lantzeko materialak bakarrik bildu
ditut zeren idazmenari dagozkionak zirriborratuta baino ez daude. Ordu batzuk
egin behar nituzke horretarako eta agian, animatzen banaiz, aurrerago helduko
diet horiei.
Material hauek 7 unitatek osatzen dute:
UNITATEAK
|
LANGAIAK
|
1. Nola irakurtzen duzu
normalean
|
|
2. Ebola, etsai ikustezina
|
|
3. Kontsumitzaileei oharra
|
|
4. Bai mundu berria!
|
|
5. Irakurleak mintzo
|
|
6. Gaur egun
|
|
7. Hiztegi transgenikoa
|
|
Materialak RTF formatuan jarri ditut hemen, baten batek zerbait gehitu edo aldatu nahi badu, errez egin ahal izateko. Bestela, scrib gunean duzue.
Irakurmena lantzeko materialak
No hay comentarios:
Publicar un comentario