Mostrando entradas con la etiqueta EGA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EGA. Mostrar todas las entradas

2009-03-23

EGAko ahozko azterketa eta Europako Erreferentzia Markoa

Nafarroako EGA aztertzaileekin egindako jardunaldiaren helburu nagusia EGAko ahozko azterketaren planteamendua eta aztertzaileen jarrera eta eginkizunek azterketan duten eragina aztertzea da.

Lehenengo saioan Erreferentzia Markoak ematen duen hizkuntz erabileraren definizioa aztertuko dugu, batez ere muga eta baldintzei erreparatuta.

Bigarren saioan, berriz, parte hartzen dutenek ahozko proba bera aztertuko dute, bai azterketari berari dagokionean, bai aztertzaileen lanari dagokionean.

Helburuak
- Europako Markoa: hizkuntz ikaskuntza eta erabilera
- Markoaren erabiltzailearen erabakiak

Edukiak
- Hizkuntzaren dimentsioak
- Hizkuntz jardueren baldintza eta mugak

2009-01-01

EGA eta Europako Erreferentzia Markoa

EZAUGARRI NAGUSIAK

Formazio-saioaren helburu nagusia EGA azterketaren zuzenketa-irizpideak Europako Erreferentzia Markoaren ekarriez osatzea da.

Iraupena: 3 ordu, honela banatuta

* Ordu beteko azalpen-saioa
* Bi orduko azteketa-lana

Lehenengo saioan Erreferentzia Markoaren ekarriak aztertuko ditugu orokorrean eta zehatzago C1 mailari dagozkionak.

Bigarren saioan, berriz, parte hartzen dutenek ekarri horien arabera aztertuko dute bi azterketariren jarduna eta Ebaluazio-fitxa osatzen saiatuko dira.


PROGRAMA

Helburuak

* Europako Markoa zertan den ezagutzea
* Ebaluazioa eta ebaluatzeko erak aztertzea
* C1 maila eta beronen deskribatzaile argigarrien eskalak aztertzea
* Ebaluazio-fitxa osatzea

Edukiak

1. Europako Erreferentzia Markoa
2. Ebaluazio-irizpide nagusiak
3. Deskribatzaile argigarrien eskalak