Erabateko harriduraz ikusi dut egunotan HABEk eta Elhuyar Fundazioak elkarlanean sortutako Primeran! materialaren aurkezpena. Euskara ikasteko metodo berria da Primeran!. A1 mailarako diseinatuta omen dago eta testuinguru presentzialetan erabiltzekoa da, taldean eta irakaslearen gidaritzapean.
Diotenez, materiala sortzean eta antolatzean, kontuan izan dira HABEren Helduen
Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikulua eta Europako Erreferentzia
Markoa, hain zuzen ere, A1 mailari dagozkion definizio eta edukiak.
Harrigarria egin zaidala diot zeren une honetan, HABEk berak Erreferentzia Markoaren behin betiko itzulpena egin eta argitaratu zuenetik zortzi urte pasatu direnean, oraindik orain ez dagoelako dokumentu horren inongo egokitzapenik eginda helduen euskalduntzean. Harrigarria diot lotsagarria ez esateagatik.
Ba omen dago HABEko teknikariek egin eta erabili duten barne-dokumentua, kajoiren batean gordea eta akaso inoiz ezagutuko duguna, baina une honetan ez dago ezer publiko, ezta ofizial ere. Horregatik-edo esan genezake A1 maila ez dela existitzen helduen euskalduntzean baina bai existentziarik ez duen hori lantzeko ikas-materialak. Bitxia, benetan.
Zein den arazoa? Bada, helduen euskalduntzean erabateko garrantzia izan behar zuen europar dokumentu batek ez duela inongo eraginik izan urte hauetan guztietan, izan zezakeen aldaketa eta hobekuntzarako potentzialitatea bertan behera utzita.
Materialei dagokienez, aitortu behar dugu ez ditugula behar bezala ezagutzen eta horregatik ezin kontu handirik esan. Hala ere, bada kontu bat lehen begiratu batean ere harritu egin gaituena: liburua oso-osorik dago euskaraz.
Horren arrazoia omen da ikasgelan eta irakaslearen gidaritzapean erabiltzekoa denez, jarduera guztien kontsignak euskaraz idaztea onetsi dutela. Ez dago autoikaskuntzarako diseinatuta eta hortik omen dator aukera hori. Ados egon gaitezke ala ez, baina egileek hartu duten erabakia da eta kitto. Edonola ere, liburuan barrena badira tarteka-tarteka autoebaluaziorako materialak eta horiek ere euskaraz daude. Hortik galdera: ikasleak gai izango dira ikasitakoaren eta ikasi beharrekoaren gaineko hausnarketa egiteko ulertzen ez dituzten argibideen bidez?
Antzeko zerbait gertatzen da Primeran!-ek dakarren ikaslearen portfolioarekin. Txalogarria da portfolioaren erabilera bultzatzeko egindako saiakera baina zaila izango zaio ikasleari berez zaila den lan bat ikasi beharreko hizkuntzan egitea.
A1 eta A2 mailetarako egokitzapenek urteetako atzerapena daramaten bitartean, orain, antza denez, presaka aritu beharra zegoen. Ematen duenez, presaka egin dira gauzak, erabakien ondorioez gehiegi hausnartu gabe, egin egin behar zirelako. Eta askotan bezala, arrisku handia dago asmo onek emaitza eskasak emateko. Izan ere, oso litekeena da ikas-material horien diseinurako hartutako erabakiek gerora onartuko den Europako Markoaren egokitzapena baldintzatzea eta bide horretatik gehiegitan pasatu da dagoeneko helduen euskalduntzea. Ez ote dugu berriz ere gurdia idien aurretik jarri?
Mostrando entradas con la etiqueta ikas-materialak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikas-materialak. Mostrar todas las entradas
2013-03-19
2012-02-14
Literatura ikasgelan II
Aurten jarri dugu abian Literatura ikasgelan izeneko proiektua. Oraingo honetan, proiektuaren bigarren atala eman nahi dugu argitara. Horretarako, Xabier Etxanizen Eta begiak itxi zituen izeneko ipuinean oinarritu gara.
Bigarren atal honetan ipuinetan erabiltzen den sorpresa izan dugu aztergai.
Bigarren atal honetan ipuinetan erabiltzen den sorpresa izan dugu aztergai.
- Ikastaroa ikusi edo jaisteko: Literatura ikasgelan
- Proiektuaren ezaugarriez gehiago jakiteko, jo irakaslearen gidara.
2012-01-27
Literatura ikasgelan proiektua
Martxan jarri dugu Literatura ikasgelan izeneko proiektua. Honen bidez literatura euskara-ikasleei hurbiltzea lortu nahi dugu, literatur testuez gozatu eta hizkuntza aberasteko. Ez da literatura edo kritika lantzeko kastaro bat, baizik eta literaturara atseginez hurbiltzeko ahalegina.Hainbat literatur testuren lanketaren bidez (gehienetan narrazioak izango dira), literatura irakurtzea atsegina izan daitekeela eta literatur lanak irakurtzea ez dela lan aspergarri eta nekagarria erakutsi nahi da. Honako puntu hauetan oinarritzen da proiektua:
- Literaturaren irakurketa erronka kognitiboa da, zailtasunei aurre egin eta borroka horretatik plazerra lortzea. Era askotakoa izan daiteke erronka: istorioarekin lotutakoa edota narrazioaren osagaien ingurukoa. Literatura zaleak bilatu egiten ditu erronka horiek eta horiek gainditzeko egin behar duen esfortzuak plazerra ekartzen dio, kirolariei gertatzen zaien bezalaxe.
- Literaturaren lanketak lagundu egin dezake ikasleen gaitasun komunikatiboa areagotzen. Literaturak jolastu egiten du hizkuntzarekin eta komunikazioa hizkuntzaren erabilera arrruntak ez bezalako oinarriekin lortzen du. Hizkuntzaren erabilera ezberdinek elikatu egiten dute elkar eta erabilera guzti horiek garatu egiten dute gaitasun komunikatibo orokorra.
Gaur proiektuaren lehenbiziko atala eman dugu argitara. Horretarako, Xabier Mendigurenen Merke-merke izeneko ipuinean oinarritu gara. Aldian-aldian argitaratuko dugu atal berria eta
Ikastaroa ikusi edo jaisteko: Literatura ikasgelan
Proiektuaren ezaugarriez gehiago jakiteko, jo irakaslearen gidara.
2011-10-18
Irakurmena lantzeko materialak. Hizkuntza komunikabideetan
Direla egun batzuk, beste dokumentu baten bila ari
nintzela, aspaldi egindako material hauek topatu nituen. Antza denez, 2000-2001
ikasturtean egindakoak dira eta gezurra badirudi ere, zeharo ahaztuta eduki
ditut azken urte hauetan.
Ondo gogoratzen ez banaiz ere, garai hartan Batxilerrerako
ikasleei begirako ikas-materialak sortzeko proiektu batean parte hartzeko
gonbitea jaso nuen. Proiektu hartan irakurmena eta idazmena lantzeko zenbait
ariketa-sekuentzia diseinatzea egokitu zitzaidan. Urtebete lehenago-edo, Irakurriz ikasi liburua argitaratu nuen eta ildo metodologiko bereko materialak idazteko eskatu
zidaten proiektu berrirako.
Testuen aukeraketa egitean, kontuan hartu
beharreko testuingurua komunikabideak izan ziren, horietan hizkuntzaren
zer-nolako erabilera gertatzen den aztertu ahal izateko. Testu guztiak, seigarren
unitatekoa izan ezik, idatziak dira eta garai hartako Euskaldunon Egunkarian argitara emandakoak.
Kontua da proiektu hori bertan behera geratu zela
eta neu zeharo ahaztu nintzela egindako lanaz. Orain, berriz, topatu dudanean,
pentsatu dut inori gertatu ahal zaiola erabilgarri. Esan bezala, ez dut ezer
ere ukitu, zeuden-zeudenean daude hemen, errore ortografiko bakar batzuk salbu.
Irakurmena lantzeko materialak bakarrik bildu
ditut zeren idazmenari dagozkionak zirriborratuta baino ez daude. Ordu batzuk
egin behar nituzke horretarako eta agian, animatzen banaiz, aurrerago helduko
diet horiei.
Material hauek 7 unitatek osatzen dute:
UNITATEAK
|
LANGAIAK
|
1. Nola irakurtzen duzu
normalean
|
|
2. Ebola, etsai ikustezina
|
|
3. Kontsumitzaileei oharra
|
|
4. Bai mundu berria!
|
|
5. Irakurleak mintzo
|
|
6. Gaur egun
|
|
7. Hiztegi transgenikoa
|
|
Materialak RTF formatuan jarri ditut hemen, baten batek zerbait gehitu edo aldatu nahi badu, errez egin ahal izateko. Bestela, scrib gunean duzue.
Irakurmena lantzeko materialak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

