![]() |
Nola dinamizatu komunikazioa Moodle-n |
Ikastaroa 25 ordukoa izan da. Aurrez aurreko bi saio izan dira (bina ordukoak) eta gainerako 21 orduak on-line izan dira. Ikastaroan zehar inguru birtualetan komunikazio didaktikoak duen rola eta zeregina landu nahi izan ditugu. Komunikazio birtuala aztertzeko Garrison eta Anderson-en eredua erabili dugu eta ikastaroak izaera erabat praktikoa izan du.
Hona hemen ikastaroaren helburuak:
- Birtualitatean gertatzen den komunikazioaren osagaiak aztertzea
- Ikasgela birtualetan gertatzen den komunikazioaren ezaugarri nagusiak ezagutzea
- Komunikazioaren osagaiak aztertzeko adierazleak ezagutzea
- Parte hartzaileei komunikazio didaktikoa bultzatzeko estrategiak eskaintzea eta praktikan ipintzea
Edukiak:
-
Komunikazioa inguru birtualetan: ezaugarriak, funtzioa eta ondorioak
-
Komunikazioaren osagai kognitiboa, soziala eta didaktikoa
-
Osagaiak definitzeko adierazleak
-
Komunikazioa bultzatzeko irakas-estrategiak
Ikastaroa dagoeneko erabili nahi duten guztien esku dago eta CC lizentzia baten pean erabil daiteke.
Nola eskuratu ikastaroa:
- Ikastaroa ikusteko jo hona: Nola dinamizatu komunikazioa Moodle-n
- Ikastaroa jeisteko jo hona: Nola dinamizatu komunikazioa Moodle-n
No hay comentarios:
Publicar un comentario